XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVIII. mendean Bilboko itsasadarreko ikusgunea handituta.

A. de Guezalaren marrazkia.

Bilboko merkatarien loia-etxea Brujasen.

Caro Barojaren Los Vascos idazlanean aurkituko duzue euskal hirietako garapenaren azterketa bat.

Textu hauen bidez ikusten dugu lehenengo merkatariak aberastuz joan zirela, beren jatorria apal apala bazen ere.

Amerikarekiko merkataritzarekin ere parte hartu zuten.

Galdera talde honen barruan, hirietako eta merkatarien ekintzen argazkiak ere bila ditzakezu, hemen agertutakoak bezalakoak.

Fitxa batetan jarriko duzu non aurki ditzakegun, aldi berean bakoitzaren esanahiaren deskribapena eginez.

Deskribapenerako, liburuen irudi eta argazkien oinak erabil ditzakezu.

Hona hemen eredu bat: GUIARD LARRAURI, T. Historia de la noble villa de Bilbao 35. orrialdea.

- MERKATARIAK - Brujas 1710 Bilboko merkatarien loia-etxearen irudia.

Brujaseko portuko eraikuntza zaharra.

Bertan, Bilboko merkatarien ordezkaritza zegoen.

Hiri hartan haien merkatal ekintzak erregulatzen zituen.

Begiemaiezu fitxako datuei.

Egilea ezagutzen ez diogun marrazkia baita, ez dugu berreginda dagoen liburuaren datuak besterik jartzen.

Eskuinetan, ikertzen ari garen gaia (Merkatariak), eraikuntza aurkitzen den lekua, marrazkia egin zen urtea eta marraztutako eraikuntza.

Inguru geografikoa aztertzean, Ertaroaren azkeneko aroko hiri haietan sartu gara.

Ba dakigu euskal hiriak XII. mende aldean fundatzen hasi zirela (Gogora ezazue Bilbo, hain zuzen, XIV.aren hasieran fundatua izan zela).

Haien itxura eta haietarik geratu zaizkigun hondakinak hobeto ezagutu nahi baditugu, haien historiaz ari diren liburuetan marrazkiak eta irudiak bila ditzakegu.

Bilbori dagokionez, marrazkiok hiriaren itxura deskribatu beharko digute 1300. (fundapeneko urtea) eta 1718.aren (baserritarren erreboltako urtea) artean.

Gauza bera arkitektur obra edo hondarren argazkiei dagokienez.